61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Desafektazioa, 3. poligonoko 1247. lurzatiaren erabilera lagatzeko

Andosillako Udalak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 33.616,35 metro koadroko herrilurrarren desafektazioa, 3. poligonoko 1247. lurzatiarenak, Motoclub Andola klubari haren erabilera lagatzeko, bertan Motocross eta Enduro Indoor-eko pista ezar dezan, baldintza-agirian jasotzen diren baldintzetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Andosillako Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1504092