61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53/2015 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2015-2016 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) hauxe ezartzen dute: “Curriculumeko hizkuntzen ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaio, ikasleen hizkuntz gaitasunen hobekuntzari begira”. Halaber, hau adierazten du: “baimena eman daiteke curriculumeko arloetako zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sortu gabe”.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programen deialdia egiten du, sare itunduko ikastetxeetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, ikastetxeek beraiek eskatu eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hezkuntza Departamentuaren atzerriko hizkuntzak ikasteko programek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2015-2016 ikasturtean programa emateko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

2. Ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programak sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan emateko oinarriak, ebazpen honen 2. eranskinean datozenak, onestea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko martxoaren 5ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programa ematea baimentzeko

Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1. Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sare itunduko ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute atal elebidunen programa emateko baimena, deialdian parte hartu eta haren baldintzak betetzen badituzte.

2. Ingeleseko edo frantseseko atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Bere irakasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– duen hizkuntzaz bestelako arlo bateko irakasle bat, gutxienez ere, plantillan izatea.

2.2. Atal elebidunerako proiektu bat prestatzea (4. eranskina), atalaren irakaskuntzarako aurreikusitako programazioaz hornitua. Atal hauek garatuko dira, ebazpen honen 2. eranskinean jasotzen diren oinarrietan ezarritakoa kontuan hartuta:

2.2.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2015-2016):

–Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

–Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

–Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta atzerriko hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

–Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

–Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

–Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

2.2.2. Atal elebiduna etapako geroko ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena (2016-2017 ikasturtetik aurrera):

–Zer irakasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

–Zer plantilla aurreikusi den atalean irakasteko.

–Ikastetxean, ziurtagiririk ez duten eta etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten irakasleek ziurtagiria izateko proposamena, behar denean.

Bigarren oinarria.–Irakasleak.

Atalaren xedeko hizkuntzako C1 maila badutela frogatu beharko dute atzerriko hizkuntzan ematen diren hizkuntzaz bestelako irakasgaien irakasleek otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduko, irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduko eta martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduko ziurtagirietako baten bitartez.

Baldin eta proposatu diren irakasleak dagokien ziurtagiria lortzeko bidean badaude, horren berri eman beharko da eskaera egiten denean. Nolanahi ere, ziurtagiri hori ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

Hirugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1. Baimena lortzeko eskaera (3. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzak egina, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko da, hurrengo atalean aipatzen diren dokumentu guztiekin, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epean.

2. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Atal elebidunaren proiektua, 2.2 puntuan aipatua. (4. eranskina).

b) Parte hartuko duten irakasleen datuak eta konpromisoa (5. eranskina).

Laugarren oinarria.–Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

1. Baimena lortzeko, Hezkuntza Departamentuak kide hauek izanen dituen Hautapen Batzordea eratuko du:

–Epaimahaiburua: Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo berak emandako eskuordetza duena.

–Batzordeko kideak: Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

2. Baimentzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

3. Ikastetxeko irakasleekin programari etapa osoan eustea bermatu dezaketen ikastetxeei soilik emanen zaie atal elebiduna emateko baimena.

4. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen.

Bosgarren oinarria.–Laguntza neurriak.

Hezkuntza Departamentuak aholku emanen du proiektua ezarri eta ezartzeko, eta programaren jarraipena eta ebaluazio eginen ditu. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, atal elebidunen programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten.

Seigarren oinarria.–Programan gehiago ez parte hartzea.

1. Baimena izanik, atal elebidunean parte hartzen segitu nahi ez duten ikastetxeek idatziz adierazi beharko diote Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, programa uzten duten urteko apirilaren 30a baino lehen.

Edozein kasutan ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan irautea etapa bukatu arte.

2. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bertan behera utz dezake ikastetxe batek atal elebidunen programan duen parte-hartzea, haien funtzionamendua ikusita, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena baloratu ondoren.

Orobat, ikastetxeko zuzendariak ikasleei baja emateko eskatzen ahalko dio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, gurasoek edo legezko tutoreek hala eskatuta, baldin eta gerora sortutako arrazoi objektiborik bada.

2. ERANSKINA

2015-2016 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko sare itundutako ikastetxeetan ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programa emateko oinarriak

Lehenbiziko oinarria.–Atal elebidunen ezaugarriak.

1. Definizioa.

Atal elebidunen programan, curriculumeko eduki batzuk atzerriko hizkuntza batean ikasten dira. Hizkuntzen integrazioa eta edukien eta hizkuntzaren arteko integrazioa (AICLE/CLIL) dira ikasketaren oinarri metodologikoak.

Bigarren Hezkuntzako atal elebidunek jarraipena ematen diete Haur eta Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzan ikasteko programei, baina, horretaz gain, aukera ematen dute DBHko lehen kurtsoan ikasleak lehen aldiz sar daitezen.

Atal elebidunek, beren xedeko atzerriko hizkuntzaz gain, linguistikoa ez den irakasgai bat, gutxienez ere, hizkuntza horretan ematea bermatzen dute. Atal elebiduneko taldeek gutxienez ere 15 ikasle izanen dituzte. Salbuespenez, talde txikiagoak ere baimendu daitezke, inguruabarrengatik komeni bada.

2. Ikaslea atalean sartzea eta ikasketa espedientea.

2.1. Atal elebidun batean sartzeko, ikasleek DBHko lehenengo mailan matrikulaturik egon beharko dute, atalaren xedeko atzerriko hizkuntza ikasten, eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena eduki beharko dute.

2.2. Ikastetxeek hasierako proba bat egin dezakete hizkuntzaren ezagutza maila neurtzeko, ikasleei orientazio akademiko egokia emateko.

2.3. Atal elebiduneko ikasleek etapa osoan gelditu beharko dute programan. Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendaritzak, irakasle taldearen txostena ikusita eta Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren oniritzia izanik, ikasleari programan baja ematea proposatzen ahalko die gurasoei edo legezko tutoreei.

2.4. Atal elebidunean parte hartu izana ikasle bakoitzaren espedientean eta ikasketen historialean jasoko da. Horretarako, ezinbestekoa da dagokion eredu eta programan egitea EDUCAren bidezko matrikula.

3. Egitura.

3.1. Atal elebidunaren programa DBHko lehenbiziko mailan hasi eta etapa osoan emanen da.

3.2. Atzerriko hizkuntzan ematen diren irakasgaiak etapan zehar aldatzen ahalko dira.

3.3. Ikastetxearen antolaketa aukeren menpe egonen da Batxilergoan programari jarraipena ematea. Batxilergoan aukerako irakasgaien ordutegia erabiltzen ahalko da, atzerriko hizkuntzako irakasgaien eskaintza prestatzeko.

Bigarren oinarria.–Atal elebidunaren xede den irakaskuntza.

1. Irakasgaiak.

1.1. Indarreko araudiak Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritakoa izanen da irakasgaien curriculuma. Ikasleak, beraz, horren arabera ebaluatuko dira. Ikasleek atal elebidunean parte hartzeak ez du eraginik izanen, inola ere, irakasgaien kalifikazioetan, ohiko curriculumaren arabera.

Osoki atzerriko hizkuntzan irakasten ez diren irakasgaien kasuan, irakasgaiaren alderdirik praktikoena izanen da egokiena atzerriko hizkuntzan lantzeko: eginkizunak edo kasu hipotetikoak sartuko dira; aitzakia bat izanen dira atzerriko hizkuntzaren irakasgaian sartutako berariazko hizkera lantzeko.

1.2. Atzerriko hizkuntza.

Atzerriko hizkuntzako irakasle espezialistak emanen du irakasgai hori.

Atzerriko hizkuntza, nahitaezkoa atal elebiduneko ikasleentzat, atalari dagokion hizkuntzan ematen diren gainerako irakasgaiak indartzeko edukiak izan beharko ditu. Alde horretatik, ikuspegi holistizkoz landuko da hizkuntza, ez deskriptiboki eta formalki bakarrik. Saiakera eginen da hizkuntza eta edukia integratuko dituen metodologia erabiltzeko.

Metodologiari buruz eta klasean landu beharreko gaiei buruz erabakiak hartzerakoan, ikasleen beharrak kontuan hartuko dira, eta uneoro ataleko ikasleentzat esanahia duten komunikazio-egoerak sustatuko dira.

Materialak aukeratzeko, ikuspuntu eklektiko bat erabiliko da, ikasleen beharrei erantzuteko. Berariazko helburuetarako edo atzerriko hizkuntza gisa pentsatutako materialak erabiltzen ahalko dira, baita atalean irakasten duten irakasleek beraiek garatutako materialak ere.

1.3. Atzerriko hizkuntzan ematen diren irakasgaiak.

Curriculumeko edozein irakasgai ematen ahalko da atzerriko hizkuntzan, gaztelania edo euskara eta gaztelaniazko edo euskarazko literatura izan ezik.

Kontuan harturik atal elebidunean ikasten ari diren ikasleen ezaugarriak, eta ikastetxeko ezarpen mailarenak, irakasgaiak osoki edo neurri batean ematen ahalko dira atalaren xedeko atzerriko hizkuntzan, baina, betiere, ordutegiaren %50 gutxienez atzerriko hizkuntzan izatea bermatuko da. Alde horretatik, atal elebiduneko irakasle taldeak erabakiko du atzerriko hizkuntzako programak zer eduki eta portzentaje izanen dituen.

Osoki atzerriko hizkuntzan ematen ez diren irakasgaien kasuan, irakasgaiaren alderdirik praktikoena izanen da egokiena atzerriko hizkuntzan lantzeko: eginkizunak edo kasu hipotetikoak sartuko dira; aitzakia bat izanen dira atzerriko hizkuntzaren irakasgaian sartutako berariazko hizkera lantzeko.

2. Irakasleak.

Atzerriko hizkuntzako C1 mailako ziurtagiria frogatzen duten irakasle espezialistek eman ditzakete berez hizkuntzaren esparrukoak ez diren irakasgaiak. Frogagiri gisa erabiliko dira Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jasotako ziurtagiriak (foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan), baita irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduan jasotakoak ere (horren bidez 30/2011 Foru Agindua aldatu zen).

3. Ebaluazioa.

Atalaren programaren barnean ohiko ebaluazio motak izanen dira:

–Hasierako ebaluazioa, gauza berriak ikasten hasi aurrekoa, jakiteko zer ezagutza eta gaitasun dituzten ikasleek aldez aurretik, horien gainean oinarrituko baitituzte ezagutza berriak.

–Hiruhileko bildumazko ebaluazioa, egiaztatzeko ea programatutako gaitasunak eta jakiteak lortzen ari diren.

–Prestakuntzako ebaluazioa: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren barnean, lortzen diren jakite eta gaitasunen gaineko datu partzialak eskuratzeko. Ebaluazio horrek aukera emanen du erabaki pedagogikoak hartzeko, programan atzera edo aurrera egiteko, metodologia-estrategiak aldatzeko, eta edukiak kendu, sinplifikatu edo gehitzeko.

Indarra duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen dira ebaluazio horiek. Atzerriko hizkuntzan ematen diren irakasgaiak, ematen diren portzentajean ebaluatuko dira hizkuntza horretan.

Batez ere eraginkortasun eta gaitasun linguistikoa ebaluatuko dira atzerriko hizkuntzaren irakasgaian; aldiz, beste arloetan (atzerriko hizkuntzan ebaluatutako zatian), irakasgai horretan lortutako edukiak eta gaitasuna eta helburuak zein neurritan lortzen diren.

Hirugarren oinarria.–Koordinazioa.

1. Ikastetxeek irakasle bat izendatuko dute atal elebiduna koordinatzeko; ahal dela, atal elebidunean irakasten duen atzerriko hizkuntzako irakasle bat.

2. Koordinazioko irakaslearen eginkizunak hauek izanen dira:

–Atal elebiduneko ikasturteko lan-programa proposatzea: bileren egutegia, landuko diren gai garrantzitsuenak (edukiak, ebaluazioa, materialen egokitzapena, laguntzarako edukiak), etab.

–Asteko bileren edukia eta eguneko gai zerrenda ezartzea. Ataleko irakasle guztientzat interesgarriak izan daitezkeen gaien arabera antolatu daitezke, edo mailaren arabera, edo irakasgaien arabera.

–Atal elebidunaren barnean, bilera bakoitzaren arabera dagokien irakasleei bileretarako dei egitea eta horiek gidatzea, eta akta jasotzea.

–Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean aritzea, ataleko berariazko prestakuntza edo lan taldeak proposatzeko.

3. Bestalde, atal elebidunean inplikatutako irakasleek betebehar hauek izanen dituzte:

–Ataleko programazioaren eta azkeneko memoriaren prestaketan laguntzea.

–Bere arloan berariazkoak diren curriculum materialak prestatu edo egokitzea.

–Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea programa garatzeko zereginetan, eta hark deitzen dituen bilera guztietara joatea.

–Programatzen diren prestakuntza eta ikastetxeen arteko koordinazio saioetan parte hartzea.

4. Koordinazio bilerak honelakoak izanen dira:

–Irakasle talde guztiarena. Gutxienez bat izanen da, hasierakoa, irailean, eta bukaerako bat ekainean.

–Eraginkorragoak izateko, departamentuen edo intereseko arloen arabera egiten direnak. Edukiaren arabera zehaztuko da nork parte hartuko duen eta zenbatean behin eginen den.

Nolanahi ere, koordinazioaren bidez honako gai hauek landuko dira:

–Atzerriko hizkuntzan eman beharreko programari eta edukiei buruz erabakiak hartzea; material lagungarrien proposamena, bai atzerriko hizkuntzan ematen diren irakasgaietarako, bai atzerriko hizkuntzaren irakasgaian beste irakasgaien errefortzu gisa aritzeko ere.

–Ebaluazioaren edukiari eta formari buruzko erabakiak, eta irakasgai bakoitzetik ezartzen diren irizpide osagarriei buruzkoak.

–Berariazko prestakuntza. Elkarri azaltzea. Lan taldeak.

Zuzendaritzak erraztasunak emanen ditu, ikastetxeko ordutegian, atal elebiduneko lan taldearen bilerak bermatzeko behar den denbora eta lekua izan daitezen.

Laugarren oinarria.–Irakasleen prestakuntza eta ziurtagiria.

1. Hezkuntza Departamentuak aholku emanen du proiektua ezarri eta ezartzeko, eta programaren jarraipena eta ebaluazio eginen ditu. Halaber, berariazko jarduerak sustatuko ditu, atal elebidunen programa batean parte hartzen duten irakasleek prestakuntza linguistiko eta didaktikoa izan dezaten.

2. Behar denean antolatzen den berariazko prestakuntzaren barnean, Hezkuntza Departamentuak eskubidea du, atal elebiduneko programak egiten ari diren ikastetxeen lanei dagokienez, lan eta esperientziarik bikainenak erabiltzeko eta zabaltzeko.

3. Ikasturte bukaeran, atal elebidunean irakasten duten irakasleek, ikastetxeko zuzendaritzak proposaturik, ziurtagiri bat jasoko dute, hezkuntza berrikuntzako 50 orduren baliokidea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emana.

3. ERANSKINA

...........................-eko atal elebiduna baimentzeko eskaera

Ikastetxearen datuak:

Izena: ............................................. Kodea:

Helbidea: ......................................... P.K.:

Herria: .................................. Telefonoa:

Helbide elektronikoa: ....................................... Faxa:

Atalean lantzen den hizkuntza atzerriko lehen/bigarren hizkuntza da:

Eskaerarekin batera aurkezten diren agirien zerrenda:

–Hezkuntza elebidunerako proiektua .

–Irakasleen datuen eta konpromisoaren fitxa .

Eskabidea

................................. jaunak/andreak, ..................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik, ESKATZEN DU, atal elebidunetarako programa arautzen duen deialdian xedatutakoarekin bat, bere ikastetxean horrelako atal bat ezartzeko baimena eman dakiola.

……..………….(e)n, 20...(e)ko …………….aren ....(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria (Sinadura eta zigilua)

Sinatua: ............................

HIZKUNTZEN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA

4. ERANSKINA

Eskaeraren xedeko proiektua

Ikastetxearen datuak:

Izena: ............................................. Kodea:

Helbidea: ......................................... P.K.:

Herria: .................................. Telefonoa:

Helbide elektronikoa: ....................................... Faxa:

..........................................-eko atal elebidunerako proiektua.

1. Helburu orokorrak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak jasoko ditu. Eskatutako atal elebiduneko hizkuntzaren alderdi linguistiko eta kulturalak aipatuko dira helburuen artean.

2. Atala ezartzeko ikasturtea.

Atal elebidunaren proiektuan proposamen arrazoitu bat jasoko da, arlo bakoitzaren irakaskuntzari heltzeko modua azalduko duena, honako hauek zehaztuz: dagokion atzerriko hizkuntza zer neurri eta modutan erabiliko den, irakaslana zuzenduko duten irizpide metodologikoak eta ebaluaziorako irizpideak.

3. Proiektuaren bideragarritasunaren frogak.

Proiektuaren bideragarritasuna honela frogatuko da:

a) Eskaera egin duen ikastetxean proiektua abian jartzeko bide ematen duten zergatiak edo inguruabarrak azalduko dira.

b) Ikastetxean atala garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrenda: irakasle bakoitza etapa osoan zehar zer arlo eta mailatan arituko den lanean.

c) Etapa osorako egin asmo diren ekintzen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa.

4. Prestakuntza:

Hezkuntza komunitateko kideen prestakuntza beharrak atzeman ondoren, ikastetxeak eskatzen dituen prestakuntza behar lehenetsiak jasoko ditu proiektuak, baita horietan parte hartuko duten irakasleen zerrenda ere.

5. Hezkuntza komunitatearen inplikazio maila.

Proiektu elebidunaren garapenean hezkuntza komunitateak zer parte-hartze maila duen azaldu beharko du proiektuak: atalean parte hartzen duten departamentuak, irakasleen klaustroa eta Eskola Kontseilua.

ANTOLAMENDUARI BURUZKO DATUAK

Atal elebiduna ezartzeko ikasturtea

ATZERRIKO HIZKUNTZAN EMANEN DIREN IRAKASGAIAK

IRAKASLEA

ZER NEURRITAN IRAKASTEN DEN ATZERRIKO HIZKUNTZAN

INGELES/FRANTSES IKASGAIAREN EDUKI
BERARIAZKOAK (DAGOKION HIZKUNTZAN
IRAKASTEN DIREN IKASGAIETARAKO ERREFORTZUA)

IKASLE KOPURUA

TALDEKATZEAK

ORDUTEGIA

Atala etapan ezartzeko aurreikuspena

DAGOKION ATZERRIKO HIZKUNTZAN IRAKATSIKO DIREN IKASGAIEN AURREIKUSPENA

ZER PLANTILLA AURREIKUSI DEN
ATALEAN IRAKASTEKO

IRAKASLEEN ZIURTAGIRIRAKO PROPOSAMENA
(HALA BEHAR DENEAN)

Irakasgaia/maila

Irakaslea

Ikasturtea

Irakasgaia

Irakaslea

Zer urtetan
ezarriko den

Atzerriko hizkuntzan frogatu den maila

Atzerriko
hizkuntzarako
aurreikusten den maila

Urtea

Koordinatzailea

IZENA

DEITURAK

HELBIDE ELEKTRONIKOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA

Koordinazioko bileren ordutegia/egutegia

BILERA KOPURUA / DATAK,
GUTXI-GORABEHERAKOAK

BILERA MOTA
(ATALAREN KOORDINAZIOA -
DEPARTAMENTUKOA - DEPARTAMENTUARTEKOA)

DEITUTAKO
PERTSONAK

DEPARTAMENTU
DIDAKTIKOA

ATALA OSATZEN DUTEN IRAKASLE TALDE OSOAREN KOORDINAZIOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKO BEREKOAK DIREN ETA ATZERRIKO HIZKUNTZAKOAK EZ DIREN IRAKASLE TALDEAREN KOORDINAZIOA

ATZERRIKO HIZKUNTZAKO DEPARTAMENTUKO IRAKASLE TALDEAREN KOORDINAZIOA

Prestakuntza beharrak

GUTXI-GORABEHERAKO DATAK

PRESTAKUNTZA JARDUERAREN GAIA

5. ERANSKINA

Irakasleen datuen eta konpromisoaren fitxa

Ikastetxearen datuak:

Izena: .............................................. Herria

Irakaslearen datuak:

Izen-deiturak:

Zenbateko antzinatasuna ikastetxean (oraingo ikasturtea barne):

Diploma/Lizentzia:

Beste titulazio batzuk:

Kidegoa: ......................... Espezialitatea:

Hizkuntza gaitasuna ingelesez/frantsesez:

Hizkuntza:

Maila:

Ziurtagiria:

Honako honetarako konpromisoa adierazten dut:

–Proiektuan zehaztu bezala jarraituko dudala atalean.

–Atal elebidunen programa gauzatzeko antolatzen diren prestakuntza eta koordinazio bilkuretan parte hartuko dudala.

–Ingeleseko/frantseseko C1 maila lortuko dudala (oraindik ez dutenentzat).

Iruñean, 20..... (e)ko ................... aren ....................(e)an

Sinatua: ......................................

Iragarkiaren kodea: F1503615