61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Ediktua. 569/2014 prozedura

Fátima Elorza Arizmendi andrea, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Francisco Javier Salazar Corcuera jaunak eskaturik, FOGASAren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, La Cocina de Antaño, S.L.ren, Asepeyo Mutuaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren aurka, Gizarte Segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 569/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:

Antolaketarako eginbidea.

Idazkari judiziala: Fátima Elorza Arizmendi andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2015eko otsailaren hemezortzian.

Auzi-jartzaileak idazkia aurkeztu du 2015-02-13an; horrenbestez, autoei erants bekie, kopia eman bedi eta demanda ongitutzat jo bedi. Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna ezartzea: 2015/09/03:

Alderdiek goizeko 10:10ean agertu beharko dute adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako erabilera anitzeko gelan, Justizia Jauregiko 7. solairuan.

Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 10:15ean agertu beharko dute lehenego solairuan dagoen 8. judizio-aretora (Barroeta Aldamar, 10), dagokion judizioa egitera.

Egin bekie zitazioa alderdiei.

Zitazio zeduletan honako ohartarazpen hauek eginen dira:

a) Bi alderdiei ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten frogabide guztiak eraman beharko dituztela judiziora, eta adiskidetzea formalizatzen ahalko dutela judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dutela, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).

b) Alderdi demandatzaileari ohartarazten zaio agertzen ez bada edo etetea eragiteko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela (LJLaren 83.2 artikulua).

c) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe ez agertzea ez dela oztopo izanen adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, aurrera eginen baita auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe (LJLaren 82.3 eta 83.3 artikuluak).

d) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio alderdi demandatzailea judizioan legelariak lagunduta agertuko dela, eta aipatutako profesionaletako batekin agertzeko asmorik baldin badu, epaitegiari jakinarazi beharko diola, idatziz, zitazioaren ondoko bi egunetan. Hala egiten ez badu, ulertuko da uko egiten diola judizioan profesional horiez baliatzeko eskubideari (LJLaren 21.2 artikulua).

e) Alderdi demandatuari ohartarazten zaio epaitegi honetan aurkezten duen lehen idazkian edo agertzen den lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituela (LJLaren 53.2 artikulua).

f) Bi alderdiei ohartarazten zaie jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko zaio, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

Kontu eman bedi epaileari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: bulego judizialean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta La Cocina de Antaño SLri legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko otsailaren 18an.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1503214