61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Lan arloko 658/2014 prozedura arrunta

Begoña Monasterio Torre andrea, Bilboko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Rick Robin Zenteno Castillo jaunak eskaturik, Fogasa eta Henry Oliva Yasna Ling eta Marchan Domínguez Francisco Javier S.C, eta Henry Oliva Yasma Ling eta Francisco Javier Marchan Domínguezen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den lan arloko 658/2014 prozedura arrunteko autoetan, honako hau eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Rick Robin Zenteno Castillo jaunak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Henry Oliva Yasma Ling eta Marchan Dominguez, Francisco Javier S.C, Henry Oliva Yasma Ling eta Francisco Javier Marchan Domínguezen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, Henry Oliva Yasma Ling eta Marchan Domínguez, Francisco Javier S.C, Henry Oliva Yasma Ling eta Francisco Javier Marchan Domínguez jaunak kondenatzen ditut demandatzaileari 3.138,06 euro ordaintzera, gehi adiskidetze orria aurkeztu egunetik hasita sortutako %10eko berandutza-interesak.

Eta Henry Oliva Yasna Lingi eta Marchan Domínguez Francisco Javierri, Francisco Javier Marchan Domínguezi eta Henry Oliva Yasna Lingi legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jartzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko otsailaren 23an.–Idazkari judiziala, Begoña Monasterio Torre.

Iragarkiaren kodea: J1503383