61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 533/2013 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako 533/2013 prozedura bideratzen ari dela, administratzaileen aurkako erantzukizun akzioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

33/2015 epaia.

Iruñean, 2015eko otsailaren 26an.

Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 533/2013 (250.2) hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Canasa Logística SLk sustatu du, Jaime Goñi Alegre prokuradoreak ordezkatuta eta Luis Sabalza Iriarte legelariak lagunduta, Juan De La Torre Vilchez, María Aranzazu Goicoechea Echeverria, Guria Izarra SI eta Miguel María Goicoechea Echeverriaren aurka, auzi-ihesean baitaude.

Epaitza: Baiesten dut Jaime Goñi Alegre epaitegietako prokuradore jaunak Canasa Logística SLren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, Guria Izarre SL, Juan De La Torre Vilchez, María Aranzazu Goicoechea Echeverría eta Miguel María Goicoechea Echeverríaren aurkakoa, eta horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut merkataritzako entitate demandatzaileari lau mila berrehun eta hogeita hemezortzi euro eta hogeita bederatzi zentimo (4.238,29 euro) ordaintzera, elkarrekin eta solidarioki, gehi prozedura hau abiarazi zuen demanda jarri zen egunetik aurrerako legezko interesak.

Prozedura honetan sortutako kostuak ere demandatuei ezartzen zaizkie, berariaz.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, idatziz auzitegi honi zuzendua, jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Errekurtsoan azaldu beharko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Errekurtso hori onartzeko, 50 euroko gordailua sartu beharko da epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Santander bankuaren 3188 0000 02 0533 13 zenbakian, banakako ordainketan, apelazio-errekurtsoa zehaztuta, eta errekurtsoa prestatzean hori frogatu beharko da, Botere Judizialaren Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriarekin bat. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta hari dagokion gordailua ez bada egin.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Juan De La Torre Vilchezi eta Guria Izarre SLLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko otsailaren 27an.–Idazkari judiziala, Elena Daniel del Valle.

Iragarkiaren kodea: J1503322