61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodesen, 2015eko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1504115