61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.

Zubietan, 2015eko martxoaren 16an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

ERANSKINA

ZUBIETAKO UDALEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

2. Kontu hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Idazkaria: hutsik.

Kontu hartzailea: hutsik.

Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrari laguntzailea: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Miguel José Belarra Tellechea.

Kontu hartzailea: Aitor Navarro Aristorena.

Lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1504116