61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak, 2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2014ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herrilurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2015erako.

Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan xedatuari jarraikiz.

ZERGAK

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,45.

–Eraikuntza, instalazio eta obrak: %3,5.

–Jarduera ekonomikoak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • sortzapena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondoren zehazten diren portzentajeak ezarri dira:
  • Batetik bortz urtera arteko aldia: 2,4.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamabortz urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,2.
  • %13ko karga-tasa ezarri da, urteko.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Karga-tasa, lehen urterako: %0,12.
  • Karga-tasa, bigarren urterako: %0,60.
  • Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1,20.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA
TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.–Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,30 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,45 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

–DIN A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4 euro.

b) Agiriak konpultsatzea.

–Konpultsa bakoitza: euro 1,00.

–2-20 konpultsa, bakoitza: 0,60 euro.

–21 konpultsa baino gehiago, bakoitza: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitza: 1,20 euro.

d) Faxak bidaltzea.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

e) Plastifikatzea.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,50 euro.

f) Koadernatzea.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko. 10 euro.

2.–Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: euro 1,00.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15 euro.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

–Arma txartel 1: 5,20 euro.

–4 arma txartel: 10,40 euro.

–5 arma txartel: 12,40 euro.

4.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5.–Ahalmenak askiestea.

–Askieste bakoitza: 6,25 euro.

6.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantzak, ale bakoitza: 11 euro.

–Aurrekontuak, ale bakoitza: 11 euro.

7.–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11 euro.

9.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): 1,5 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

2. ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.

–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena.

  • Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624 euro.
  • Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208 euro.
  • Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200 euro.

II. epigrafea.

–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

  • Irekitzeko lizentzia bakoitza. Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

III. epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera handitzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez.

B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260 euro.

C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260 euro ordainduko baitira.

IV. epigrafea.

Aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab. azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

3. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

Tarifak

–Tarifa merkatzeko, minusbalioa Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

–Beherapenei dagokienez, familia unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua, bizikidetza agiria antzinatasunarekin). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia unitateko gainerako kideei.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, 6 hilabeteko antzinatasunez bederen.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.

1.–Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 62,40 euro/urtea.

–Deskontuak:

  • Familiako bigarren kideagatik: %10.
  • Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.

a) Denboraldiko abonamendua (erroldatuak):

–5 urte bitarte: dohainik.

–Haurrak (5-16 urte): 31,20 euro.

–Helduak: 46,80 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa edo handiagoa dutenak: 20,80 euro.

Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak):

–5 urte bitarte: dohainik.

–Haurrak (5-16 urte): 40,00 euro.

–Helduak: 60,00 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa edo handiagoa dutenak: 30,00 euro.

Deskontuak:

–Familiako bigarren kideagatik: %10.

–Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

b) Eguneko sarrerak (erroldatuak).

–5 urtera bitarte: dohainik.

–Haurrak (5-16 urte):

  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 7,30 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa * edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3 euro.

Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak).

–5 urtera bitarte: dohainik.

–Haurrak (5-16 urte):

  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 9,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 5,50 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa * edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4 euro.

3.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik goiti): 40,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 35,00 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 25,00 euro/laguna/ikastaroa.

Erroldatu gabeak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik goiti): 60,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 52,50 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 37,50 euro/laguna/ikastaroa.

4.–Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

–%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.–Pilotalekua.

a) Abonatuak:

–Argia, ordubete: 5,50 euro.

b) Abonatu gabeak:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 16,50 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 11,00 euro.

c) Abonatuak abonatu gabeekin:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 14,30 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,80 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 19,80 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 16,50 euro.

–6 lagunetik goiti taldetzat hartuko da.

e) Kirola ez bertze jarduerak eta ikuskizunak:

–Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 100,00 euro.

–Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 50,00 euro.

f) Gaua pasatzea:

–20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.

–20 lagunetik goitiko taldeak: 150,00 euro/gaua.

–Ongintza arloko elkarteak edo irabazi asmorik gabekoak, udal interesekotzat jotzen direnak: 0,0 euro/gaua.

6.–Kiroldegia, taldeentzat.

–Alokairua, ordubete: 27,50 euro.

–Argiak: ordu 1: 5,50 euro.

  • %50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

–Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

–Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

–Kirola ez bertze jarduerak eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.–Kirol instalazioetarako txartelaren kopia: 20 euro.

8.–Udal karpa alokatzeagatik:

-721 euro (gehi dagokion BEZa) alokatzen duen entitateak gutienez ere lau lagunen ekarpena egiten badu karpa muntatu eta desmuntatzeko.

-1.133 euro (gehi dagokion BEZa) gainerakoetan.

–Garraioko kostua alokatzen duen entitateari kobratuko zaio, udal mugapearen barnean egiten denean salbu.

9.–Karpa txikiak alokatzeagatik:

–10 euro (gehi dagokion BEZa) bakoitzagatik.

4. ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina

A) Pisaldi bakoitza:

–0tik 10 tona arte: euro 1.

–10etik 20 tona arte: 1,60 euro.

–20 tonatik goiti: 2,20 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

–Txartel 1etik 4ra bitarte, bakoitza: 165,00 euro.

–5 txarteletik goiti, bakoitza: 33,00 euro.

B) Txartelaren kopia, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 33,00 euro.

5. ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUKETAK
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1.–Lurzatiketarako lizentziak: Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,4 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da lurzatitzea azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.2.–Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50 euro, gutxienez 30 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.3.–Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50 euro, gutxienez 30 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da bizigarritasun zedula lortzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.5.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da interesdunak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

II. epigrafea. Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52 euro.

–Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

III. epigrafea.

–Hirigintzako Udal Plana eta Plan Partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100 euro.

–Xehetasun azterlanen espedienteak, hirigintza hitzarmenak, birzatiketa proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80 euro.

Kasu horietan guztietan arau hauek aplikatuko dira:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrekoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, interesdunak uko egiten dion kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

6. ARAU FISKALA, “LARRAINTZARKO BENTA” GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

A) Ekitaldi aretoa.

–Gehienez ere 4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 50 euro.
  • 2. multzoa: 70 euro.
  • 3. multzoa: 100 euro.
  • 4. multzoa:
  • 15 euro, 2 ordu bitarte.
  • 25 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 80 euro.
  • 2. multzoa: 120 euro.
  • 3. multzoa: 175 euro.
  • 4. multzoa: 35 euro.

B) Areto txikiak (1, 4, 5 eta 6. aretoak).

–Gehienez ere 4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 15 euro.
  • 3. multzoa: 30 euro.
  • 4. multzoa:
  • 10 euro, 2 ordu bitarte.
  • 15 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 25 euro.
  • 3. multzoa: 45 euro.
  • 4. multzoa: 25 euro.

C) Areto handiak (2. eta 3. aretoak).

–Gehienez ere 4 ordurako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 30 euro.
  • 3. multzoa: 50 euro.
  • 4. multzoa:
  • 15 euro, 2 ordu bitarte.
  • 20 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea.

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 45 euro.
  • 3. multzoa: 75 euro.
  • 4. multzoa: 30 euro.

D) Musika ekipamendua.

–Egun bakoitzeko (24 ordu).

  • 1. multzoa: 0 euro.
  • 2. multzoa: 0 euro.
  • 3. multzoa: 60 euro.
  • 4. multzoa: 20 euro.

Irizpide berekin, tarifa hauek gainerako udal eraikinetan dauden bertze areto edo toki batzuk alokatzen direnean aplikatuko dira orobat.

7. ULTZAMAKO UDALAREN JABETZAKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUEI BURUZKO ORDENANTZAK

Etxerako egurraren aprobetxamenduagatik ordaindu beharreko kanona 40 eurokoa izanen da, egur lote bakoitzeko.

Herrilarreetan bazkatzeagatik azienda mota bakoitzak ordaindu beharreko kanona (ordenantzaren 20. artikulua) honako parametro hauen arabera ezarriko da:

–1. multzoa: Goiko larreak edo irekiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: euro 10/urtea.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: euro bat urtean.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: euro 2/urtea.

–2. multzoa: Hegoaldeko larreak edo itxiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: euro 15/urtea.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: euro 12/urtea.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: euro 2/urtea.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: euro 4/urtea.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Larraintzarren, 2015eko martxoaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1503876