61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Toki Entitateentzako 2015eko diru-laguntzen deialdia onesten duena herrietan etorkinen integrazioa, bizikidetza eta kulturen arteko errespetua hobetzeko jarduketak egiteko eta emakume etorkinen ahalduntzea sustatzeko.

Gizarte Politiketako Departamentuak, Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuaren bidez (Immigraziorako Atala), immigrazioari buruzko politika publikoak, planak eta programak sustatu eta koordinatzeko eskumena du, bikoiztasunak saihestekbulo eta eskura dauden baliabideak arrazionalizatu eta immigrazioaren behatoki iraunkor bat garatzeko; hori guztia administrazio publikoek, bestelako entitate batzuek eta gizarteak berak ere behar bezala erantzun diezaioten migrazioaren fenomenoari.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzeko. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Herrietan etorkinen integrazioa, bizikidetza eta kulturen arteko errespetua hobetzeko eta emakume etorkinen ahalduntzea sustatzeko jarduketak egiteko toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzak banatzeko prozeduraren arau-oinarriak ezartzea da deialdi honen xedea.

Deialdi honek bide ematen die entitate interesdun guztiei baldintza berberetan parte hartzeko, eta bermatzen du, aldi berean, diru-laguntza irizpide objektiboei jarraikiz emanen dela.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Toki Entitateentzako 2015eko diru-laguntzen deialdia onestea herrietan etorkinen integrazioa, bizikidetza eta kulturen arteko errespetua hobetzeko jarduketak egiteko.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jasoak, onestea.

3. 125.000,00 euroko gastua baimentzea 2015era luzatutako 2012ko Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateekin jarduerak egitea etorkinak gizarteratzeko” izeneko 900004 91640 4609 231900 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Foru agindu honen kontra, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 3an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

I. ERANSKINA

Herrietan etorkinen integrazioa, bizikidetza eta kulturen arteko errespetua hobetzeko eta emakume etorkinen ahalduntzea sustatzeko jarduketak egiteko 2015ean toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzen deialdiaren arau-oinarriak

Lehena.–Xedea eta helburua.

1. Deialdi honen xedea da 2015eko ekitaldian diru-laguntzak emateko aplikatuko den araubidea ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek jarduketak egin ditzaten etorkinen integrazioa, elkarbizitza eta tokian tokiko kulturen arteko errespetua sustatzeko eta emakume etorkinen ahalduntzea sustatzeko.

2. Ondotik adierazten diren arloetan jarduera zehatzak egitea da diru-laguntza hauen helburua: herritarren sentsibilizazioa, aniztasunaren kudeaketa positiboa, gatazken prebentzioa eta kudeaketa, etorkinek gizartean parte hartzeko sustapena, eta emakume etorkinen egoeraren hobekuntza, jatorrizko kultur sistemaren ondoriozko ahuldade bereziak detektatu baitira.

3. Deialdi honetatik kanpo utzi dira Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

125.000,00 euroko diru kopurua erabiliko da horretarako, zenbateko hori baitago 2015era luzatutako 2012ko Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateekin jarduerak egitea etorkinak gizarteratzeko” izeneko 900004 91640 4609 231900 kontu-sailean.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluarekin bat, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titularrak badira eta horiek 2015eko ekitaldian aipatu diren jarduketak egiten badituzte edo egiteko asmoa badute.

2. Kanpoan geldituko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular izanik migrazio-presioa %8tik beherakoa duten toki entitateak, deialdi honen II. eranskinean zehazten den bezala. Ondorio horietarako, erreferentzia hau izanen da: Europar Batasunetik kanpoko eta Errumaniako eta Bulgariako atzerritar erroldatuen ehunekoa toki entitatean osotara erroldatuak daudenekin alderatua, Estatistikako Institutu Nazionalak 2014ko urtarrilaren 1ean emandako datu ofizialen arabera.

Laugarrena.–Programen ezaugarriak.

Diru-laguntza jasotzeko, programek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helbururako egokiak izatea.

b) 2015. urtean egitea.

c) Jarduketa mota hauetako batean sartuta egotea:

c.1) Etorkinak herriko bizitzan sartu eta modu aktiboan parte hartzea sustatzen eta sendotzen duten jarduerak.

c.2) Etorkinentzako prestakuntza-ekintzak, trebezia eta gaitasun pertsonalak hobetzekoak.

c.3) Bereizkerian, arrazakerian eta xenofobian oinarritutako jarreren prebentzioa, bai eta populazio guztiarentzako sentsibilizazio kanpainak egitea ere.

c.4) Jatorrizko kultur sistemaren ondoriozko ahuldade bereziak detektatu direnez, emakume etorkinen ahalduntzea sustatzen dutenak.

d) Entitate eskatzaile bakoitzak programa bakar bat aurkezten ahalko du diru-laguntza lortzeko.

e) Gehienez ere 15.000,00 euro eskatzen ahalko dira programako. Bazterturik geldituko dira aipatutako diru-kopuru hori gainditzen duten programak.

Bosgarrena.–Bateragarritasuna.

Deialdian aipatzen diren diru-laguntzak Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu batzuek jarduketa gauzatzeko ematen dituztenekin batzen ahal dira.

Hala ere, emandako zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Halakoetan, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuli eginen da eta berandutza interesa eskatuko da.

Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

1. Diruz laguntzen ahal diren gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiko epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dituzte diru-laguntzak:

a) Jarduerak gauzatzen dituzten langileen gastuak, barnean sartuta joan-etorriak, dietak eta kilometrajea.

b) Jarduerekin zuzenean lotutako gastuak, esaterako, materialak eta hornikuntza.

c) Teknikarien eta profesionalen zerbitzuak kontratatzea jarduerak egiteko.

3. Nolanahi ere, deialdi honetatik kanpo geratuko dira inbertsioetan, ekipamenduetan edo azpiegituretan izandako gastuak, kudeaketako zeharkako gastuak (entitatearen funtzionamendua) eta immigrazioari buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko gastuak.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak, Immigraziorako Atalari zuzenduak, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian (González Tablas kalea, 7, 31005, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez sortu eta araututako Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerei dagokienez, gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, lehen orrialdeko idazpuruan garbi agerrarazteko bulegoaren izena eta eguna, tokia eta ordua (minutuak eta guzti). Gainera, entitate interesdunak, egun berean, fax baten bidez (848423818) adierazi beharko dio Immigraziorako Atalari eskabidea igorri duela.

Eskaerak adierazitako epeaz kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi honetako oinarriak onartzea.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak, entitatearen ordezkariak behar bezala sinatuta, honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Toki entitateak egin gogo duen programa, horretarako prestatutako ereduarekin bat. Eredua Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian eta erakunde beraren webgunean (www.navarra.es/AyudasyBecas) eskuratzen ahalko da.

b) Entitate eskatzaileak bere eskaera sendotzeko interesgarritzat jotzen duen zeinahi agiri.

Bederatzigarrena.–Diru-laguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izanen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du diru-laguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesa duen entitateari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da eta hala jakinaraziko da, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko Legearen 42. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako diru-laguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehazkabe horiei aurre egiteko.

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagozkion guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa nola finkatuko den.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, III. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Diru-laguntzarako eskaera baiesteko, programak gutxienez ere 50 puntu lortu beharko ditu guztira, eta horietatik 30 gutxienez III. eranskinaren “2” atalari lotutakoak izanen dira.

3. Ematen den diru-laguntza entitateak eskatutakoa izanen da.

4. Onetsitako programak aztertu ondoren eman beharreko diru-kopurua aurrekontuan dagoen zenbatekoa baino handiagoa bada, lehentasunen ordena bat ezarritako da (handienetik txikienera bitartekoa), programaren balorazioan lortutako puntuazioaren araberakoa, eta muga horretara bitarteko diru-laguntzak emanen dira.

Baldin eta prozedura honen arabera azken programak diru-laguntza jaso balezake, eta eskatutakoa finantzabiderako dagoen zenbatekoa baino gehiago balitz, ematea eraginkorra den ala ez aztertuko da. Kasu horretan, eskaera berriz egiteko eskatuko da: helburua eta ezaugarriak errespetatuta ere, konpromisoak eta betebeharrak eman litekeen diru-laguntzara egokituko dira. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, interesdunei entzutea emateko tramitea egin daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluari jarraikiz.

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio aurkeztutako eskaerak ebaztea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenen ondorioz.

2. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: diru-laguntzak zer entitateri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira diru-laguntzak, programa egin dela justifikatu ondoren 14. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, gastuak eta kofinantzaketa justifikatu ondoren, halakorik badago.

Hamabosgarrena.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako programaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean. Eredua Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (www.navarra.es/AyudasyBecas).

2. Txosten partzialak edo azkenekoak justifikazio kontuaren itxura izanen du eta hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

2.1. Tarteko ordainketak egiteko txosten partziala:

a) Diruz lagundu zaion programa nola garatzen ari den azaltzen duen txosten labur bat, horretarako ezarritako ereduari jarraikiz egina.

b) Idazkariak edo entitatearen fede publikoa duen pertsonak luzatutako ziurtagiria, emandako diru-laguntzaren gastu osoari eta entitatearen ekarpen ekonomikoari buruzkoa, jardueren eta jarduketa ildoen arabera xehakatuta. Horren ordez, entitateak diruz laguntzen den programaren jarduerei eta jarduketa ildoei aplikatutako gastuen zerrenda aurkezten ahalko du, non zehaztuko baitira agiriaren zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, ordainketa data eta zenbatekoa. Zerrenda horrekin batera, kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztuko dira (jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak). Egiaztagiri gisa, banku laburpenak, gordekinak eta fakturak onartuko dira bakar-bakarrik. Horietan, honako hauek adierazi beharko dira: jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua, fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Jatorrizko fakturei zigilua jarriko zaie, hartutako diru-laguntza justifikatzeko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztu izanaren adierazgarri.

2.2. Programa buruturik, bukaerako txosten tekniko eta ekonomikoak hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako programaren betetze mailari buruzko txosten teknikoa (horretarako ereduari jarraikiz egina), non lorturiko helburuak eta emaitzak eta eginiko jarduerak zehaztuko diren gutxienez; horri guztiari egiaztatze-bideak erantsiko zaizkio.

b) Jarduerak diru-laguntzaz gain funts berekiekin edo beste diru-laguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, funts horien zenbatekoa, jatorria eta jardueretan izan duten aplikazioa frogatu beharko dira, eta ziurtatu hartutako finantzaketak ez duela programaren guztirako gastuaren %100 gainditzen.

c) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako programaren gauzatze edo martxa onaren berri emateko.

Diru-laguntzaren azken pagamendua edo diru-laguntza osorik jasotzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna 2015eko abenduaren 31 izanen da.

Txosten tekniko eta ekonomikoa, beranduenez, 2016ko urtarrilaren 31n aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileen kontratazioa eta azpikontratazioa.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du diru-laguntzaren xede den jardueraren betetze partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du, gehienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Diru-laguntza jasotzen duen jarduera onuradunak berak egiten badu, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo geldituko da.

2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 12.000,00 euro baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du, diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta tramitearen inguruko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu. Kontu horiek agirien bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Zenbait enpresari kontsulta egitea ez da beharrezkoa izanen, diru-laguntza jaso dezaketen gastuen ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza ematea eragin duten programa eta jarduerak eskaeraren eta, halakorik bada, eskaera aldatuaren arabera gauzatzea, baita deialdi honetako oinarrien, baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera ere, eta kontzeptu honetarako esleitutako funtsak hartarako baino ez erabiltzea.

b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horretarako izandako gastu osoa justifikatzea, oinarri arautzaile hauetan adierazitako frogagiriak (tartekoak nahiz azkenak) aurkeztuz. Toki entitateak ere aportazioa egiten badu, konfinantzaketaren portzentajea eskaeran (edo haren birformulazioan) finkatutakoa edo handik gorakoa izanen da.

c) Egiaztapen lan guztiak onartzea, hala diru-laguntza ematen duen organoak egiten dituenak nola indarreko ordenamendu juridikoaren arabera horretarako eskumena duten gainerakoek egiten dituztenak, eta horretarako, eskatzen zaizkien agiri guztiak aurkeztea.

d) Diru-laguntza nork eman duen adieraztea programaren zabalkundean eta publizitatean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Entitateek foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

e) Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea diru-laguntzak ematen dituen organoari. Egoera hori jakin bezain laster komunikatu behar da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Programa gauzatu ezin bada edo diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, entitate onuradunak jasotako dirua itzuliko du edo, hala denean, justifikatu ez den zatia.

g) Jasotzen diren bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, diru-laguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztien berri eman beharko zaio Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari. Betiere, funtsezko aldaketak organo eskudunak baloratu eta onartu beharko ditu.

Salbuespen gisa, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diru-laguntza jasotzen duen/duten programaren/programen edukia aldatzeko eskatzea, baita hura egiteko modua eta epeak ere, programa gauzatzea eragozten edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero.

Baldintzak aldatzeko eskaeretan, aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diru-laguntza jasotzen duen programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak, administrazioak onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du, eta/edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako eginbeharrak.

Hemetzortzigarrena.–Segimendua.

Instrukzio organoak diruz lagundutako jarduketen segimendu eraginkorra egiteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, eta entitateak horretarako ematen zaion epearen barnean aurkeztu beharko du.

Halaber, instrukzio organoak jarraipen bisitak egiten ahalko ditu programak betetzen direla eta diru-laguntzak behar bezala aplikatzen direla ziurtatzeko.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Programa burutu ezik edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete ezik, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero, edo deialdian berariaz aipatzen diren betebeharrak bete ezik, hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo hein batean. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorrarazitako berandutza interesak ordaintzeko eskatzea. Dirua itzultzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

2. Entitate onuradunak ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Diruz lagundutako programaren arlo teknikoari eta aurrekontuei buruzko betetze maila.

–Aurretik baimen administratiboa eduki gabe eginiko aldaketen zenbatekoa eta munta.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari.

Hogeigarrena.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezko diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi hau Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraituz egin da; beraz, oinarri arautzaileotan jasota ez dagoen guztian, lege hori oso-osorik bete beharko da.

II. ERANSKINA

Estatistikako Institutu Nazionalaren datu ofizialak 2014ko urtarrilaren 1ean

POPULAZIOA OGZen arabera

POPULAZIOA GUZTIRA

ATZERRITARRAK
GUZTIRA

BATASUNETIK KANPOKOAK +
BULGARIA ETA ERRUMANIA GUZTIRA

Kopurua

Kopurua

populazio guztiaren %

Kopurua

populazio guztiaren %

Nafarroa guztira

640.790

59.550

%9,3

51.548

%8,0

Corellako OGZak guztira

11.873

2.172

%18,3

1.881

%15,8

Cintruenigoko OGZak guztira

9.830

1.593

%16,2

1.532

%15,6

Valtierrako OGZak guztira

13.052

2.095

%16,1

1.880

%14,4

Tuterako OGZak guztira

35.062

4.586

%13,1

4.134

%11,8

Azkoiengo OGZak guztira

13.643

1.651

%12,1

1.579

%11,6

Buñuelgo OGZak guztira

14.080

1.628

%11,6

1.482

%10,5

San Adriango OGZak guztira

13.877

1.561

%11,2

1.406

%10,1

Iruña guztira (auzoetako unit.)

196.166

20.089

%10,2

17.666

%9,0

Barañaingo OGZak guztira

20.458

2.003

%9,8

1.824

%8,9

Lodosako OGZak guztira

11.098

1.132

%10,2

977

%8,8

Burlatako OGZak guztira

18.237

1.708

%9,4

1.580

%8,7

Cascanteko OGZak guztira

11.629

1.176

%10,1

983

%8,5

Erriberriko OGZak guztira

8.771

855

%9,7

721

%8,2

Tafallako OGZak guztira

13.022

1.141

%8,8

1.021

%7,8

Artaxoako OGZak guztira

5.341

538

%10,1

415

%7,8

Berriozarko OGZak guztira

28.634

2.693

%9,4

2.219

%7,7

Vianako OGZak guztira

4.635

376

%8,1

349

%7,5

Lizarrako OGZak guztira

14.212

1.199

%8,4

1.065

%7,5

Agoizko OGZak guztira

4.509

377

%8,4

315

%7,0

Zarrakazteluko OGZak guztira

4.781

354

%7,4

331

%6,9

Irurtzungo OGZak guztira

8.055

604

%7,5

550

%6,8

Altsasuko OGZak guztira

9.544

837

%8,8

630

%6,6

Aiegiko OGZak guztira

2.191

176

%8,0

133

%6,1

Atarrabiako OGZak guztira

12.316

813

%6,6

722

%5,9

Alloko OGZak guztira

5.290

344

%6,5

290

%5,5

Antzin/Ameskoako OGZak guztira

4.350

253

%5,8

221

%5,1

Los Arcosko OGZak guztira

2.366

131

%5,5

120

%5,1

Garesko OGZak guztira

7.806

555

%7,1

379

%4,9

Zizur Nagusiko OGZak guztira

18.049

1.078

%6,0

854

%4,7

Noaingo OGZak guztira

15.427

896

%5,8

716

%4,6

Eguesibar/Esteribarko OGZak guztira

19.014

1.117

%5,9

870

%4,6

Uharteko OGZak guztira

9.450

486

%5,1

397

%4,2

Orkoiengo OGZak guztira

7.492

362

%4,8

288

%3,8

Lesaka/Bortzirietako OGZak guztira

8.575

428

%5,0

314

%3,7

Doneztebe-Malerrekako OGZak guztira

5.405

283

%5,2

194

%3,6

Etxarri Aranazko OGZak guztira

6.675

265

%4,0

236

%3,5

Zangozako OGZak guztira

10.147

511

%5,0

338

%3,3

Arangurengo OGZak guztira

8.982

412

%4,6

289

%3,2

Elizondoko OGZak guztira

8.465

462

%5,5

247

%2,9

Leitzako OGZak guztira

4.030

143

%3,5

111

%2,8

Ultzamako OGZak guztira

3.732

108

%2,9

94

%2.5

Villatuertako OGZak guztira

4.982

198

%4,0

117

%2,3

Izabako OGZak guztira

1.482

40

%2,7

25

%1,7

Zaraitzuko OGZak guztira

1.661

27

%1,6

24

%1,4

Aurizko OGZak guztira

2.394

94

%3,9

29

%1,2

III. ERANSKINA

Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak

1. Kofinantzaketaren konpromisoa (10 puntu bitarte).

–%60tik gora: 10,00 puntu.

–%40tik (hau barne) %60ra arte: 7,50 puntu.

–%20tik (hau barne) %40ra arte: 5,00 puntu.

–Finantzaketaren %20ra bitarte: 2,50 puntu.

2. Programaren kalitate teknikoa (60 puntu bitarte).

2.1. Fundamentazioa (17,50 puntu).

–Ongi definitua premiaren analisia: 10,00 puntu.

–Ongi mugatua jarduketa-aldea: 7,50 puntu.

–Egin gabe, edo gaizki definitu eta mugatua: 0,00 puntu.

2.2. Helburuak (5,00 puntu).

–Ongi mugatua: 5,00 puntu.

–Egin gabe, edo mugatua: 0,00 puntu.

2.3. –Jardueren deskripzioa eta kokalekua (10,00 puntu).

–Jardueren deskripzio zehatz eta ona: 5,00 puntu.

–Jarduera bakoitzari aplikatutako metodologia ona: 2,50 puntu.

–Jardueren kokalekua ongi azaldua: 2,50 puntu.

–Jardueren deskripziorik ez, edo deskripzio txarra: 0,00 puntu.

2.4. –Parte-hartzaileen kopurua eta haien ezaugarriak (7,50 puntu).

–Parte-hartzaileen kuantifikazioa: 1,50 puntu.

–Parte hartzen dutenen deskripzio zehatza (sexua, adina, egoera juridiko-administratiboa eta jatorria): 6,00 puntu.

2.5. Egutegiaren zehaztasuna (2,50 puntu).

–Jarduerak egiteko data zehatzak: 1,50 puntu.

–Jardueraren iraupena (zenbat ordu). 1,00 puntu.

–Egutegiaren deskripziorik ez. 0,00 puntu.

2.6. –Ebaluazioaren adierazleak (7,50 puntu bitarte).

–Adierazle kuantitatiboen zerrenda: 2,50 puntu.

–Adierazle kualitatiboen zerrenda: 2,50 puntu.

–Prozesua ebaluatzeko adierazleak izatea: 2,50 puntu.

–Adierazlerik ez, edo haien deskripzio txarra. 0,00 puntu.

2.7. Aurrekontua egokia ote den jarduketetarako (10,00 puntu bitarte).

–Egokia: 10,00 puntu.

–Hala-holakoa: 5,00 puntu.

–Desegokia 0,00 puntu.

3. Lehenetsitako jarduketak hartzaileei dagokienez (30 puntu gehienez).

Toki entitatean erroldatuak daudenen artean zenbat diren Europar Batasunetik kanpoko eta Errumaniako eta Bulgariako atzerritarrak (30,00 puntu bitarte).

–%15etik gora: 30,00 puntu.

–%12tik (hau barne) %15era arte: 20,00 puntu.

–%10etik (hau barne) %12ra arte: 10,00 puntu.

–%8tik %10era arte: 7,50 puntu.

Iragarkiaren kodea: F1503404