61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lur-ondasunen Erregistroan eta Katastroan diren
datuak aldatzeko espedientea abiatzea

Alkatetzaren martxoaren 9ko 058/2015 Ebazpenaren bidez, Oltza Zendeako Udaleko Lur-ondasunen Erregistroan eta Katastroan diren datuak aldatzeko prozedura abiatu da, Lizasoaingo 7. poligonoko 9 eta 10. lurzatien aldaketa grafikoaz den bezainbatean.

Iragarki honen ondorioz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten eta beharrezkoak iruditzen zaizkien agiri guztiak ekar ditzaten.

Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 25.3 eta 31. artikuluetan xedatuarekin bat.

Oltza Zendean, 2015eko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1504123