61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2015eko martxoaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: Nafarroako Aldizkari Ofizialean (34 zk., 2015eko otsailaren 19koa) iragarkia argitaratu zen Los Arcosko (Nafarroa) Perguita poligonoko 1.10 eta 1.11 lurzatietan NASUVINSAk (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.) sustatutako xehetasun azterlanaren proiektuari buruz eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta indarra duten arloko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, Udalak aho batez erabaki du behin betikoz onestea NASUVINSAk (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.) Los Arcosko (Nafarroa) Perguita poligonoko 1.10 eta 1.11 lurzatietan sustatu duen xehetasun azterlana.

Los Arcosen, 2015eko otsailaren 4an.–Alkatea, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1504096