61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 217.248,28 euro.

7. kapitulua: 63.196,42 euro.

Guztira: 280.444,70 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 280.444,70 euro.

Guztira, 280.444,70 euro.

Longidan, 2015eko martxoaren 12an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1504122