61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 24an.

Garaioan, 2015eko martxoaren 16an.–Alkatea, Santiago Juandeaburre Aspilche.

2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: idazkaria. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua (bitarteko gisa). A maila. Sarbidea: oposizioa. Osagarria: L.P. %28,23. Lanaldi mota: partziala. Aribeko eta Hiriberri Aezkoako Udalekin partekatua (herri burua: Garaioako Udala).

Enplegatuen izenen zerrenda, 2014ko abenduaren 31n

Izen-deiturak: Luis de Potestad Tellechea. Araubide juridikoa: A.K. Maila edo taldea: A. Lanpostua: idazkaria. Egoera administratiboa: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1504109