61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2015 aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Kreditu gehikuntza, berdintasun alorreko laguntza psikologikorako).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2015eko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1504099