4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONTUEN AUZITEGIA. AUZIPETZE ATALA. 2. DEPARTAMENTUA
Kontabilitate-irismenagatiko B-208/2014 itzulketa-prozedura
Honako honen bidez, Kontuetako kontseilari andre txit garaiak 2015eko martxoaren 3ko autoaren bidez erabakitakoa betearazteko, jakitera ematen da auzitegi honetan Andacelay SL sozietatearen funtsetan ustez dagoen kontabilitate-irismen batengatiko itzulketa-prozedura dagoela abian. Aipatu autoa irismenagatiko B-208/14 itzulketa-prozeduran eman zen (Sektore Publiko Lokala, Andacelay SL sozietate publiko lokalaren lehentasunezko partizipazioen erosketen fiskalizazioari buruzko txostena, 2001-2013 ekitaldiak, Eguesibarko Udala, Nafarroa).
Aditzera ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren uziari eusteko edo aurka egiteko legez gaituta daudenak autoetan agertu ahal izan daitezen, behar den eran pertsonatuz, ediktu hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
Madrilen, 2015eko martxoaren 3an.–Idazkaria, Jaime Vegas Torres.
Iragarkiaren kodea: J1504335