2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2014ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarkien oholean iragarkia jarrita eta epe horretan alegazioak aurkeztu dira. 2015eko martxoaren 13an egin bilkuran, aurkeztutako alegazioak ezetsi ondotik, behin betiko onetsi zen 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena kapituluka:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.347.959,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 701.500,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 5.000,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik entitatera: 500,00 euro.
Guztira: 2.054.959,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 554.905,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.191.977,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.246,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 157.100,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 61.700,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 87.031,00 euro.
Guztira: 2.054.959,00 euro.
Zangozan, 2015eko martxoaren 16an.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1504082