2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO
ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua hamabortz egunean egonen da ikusgai Monteagudoko Idazkaritzan, han baitago Batasuneko burutza, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Monteagudon, 2015eko martxoaren 10ean.–Batasuneko alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1504001