2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO
ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak, 2015eko martxoaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, han baitago Batasuneko burutza, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Monteagudon, 2015eko martxoaren 10ean.–Batasuneko alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1504000