60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, xehe-mehe:

Kreditu transferentzia, aurrekontuan lotura juridiko maila desberdinak izanik ere funtzio-multzo berekoak diren kontu-sailen artean, horiek ekarri baitute San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan egin 3/2014 aldaketaren tramitazioa.

Murrizten den kontu-saila.–3111 22200: Telefonoa (632,48 euro).

Handitzen den kontu-saila.–3111 16001: Mankomunitateko buruaren gizarte segurantza (632,48 euro).

Transferentziaren zenbatekoa: 632,48 euro.

San Adrianen, 2015eko martxoaren 11n.–Mankomunitateko burua, Rosa Ana Cigudosa Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1504043