60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Fakturazio elektronikorako FACE
plataformari atxiikitzea

Urzainkiko Udalak, 2015eko otsailaren 17ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik abenduaren 27ko 25/2013 Legea, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzkoa, ikusirik Ministerioaren ekainaren 24ko HAP/1074/2014 Agindua, Faktura elektronikoen sargune orokorrak bete beharreko baldintza tekniko eta funtzionalak arautzen dituena, Urzainkiko Udaleko alkate José María Baines Congetek, Ogasun Ministerioaren eta Administrazio Publikoko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzaren “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE)” plataforma elektronikoaz den bezainbatean,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Urzainkiko Udala atxikitzea “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE)” plataforma elektronikoari. Hura Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzarena da eta aurreikusia dago Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean.

Bigarrena.–Fakturazio elektronikorako beharkizunetik salbuestea Urzainkiko Udalarendako 5.000 euro baino gutiagoko fakturak luzatzen dituzten hornitzaileak, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean aurreikusten diren baldintzei jarraikiz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Urzainkin, 2015eko otsailaren 17an.–Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1504059