2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Balorazio txostenaren berrikuspena
Untzueko Udalak ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen 2015eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran:
“Lehenbizikoa.–Udalaren balorazio txostena berrikusteko prozedura abiatzea, balorazio txostena berrikusteko proiektua aurkezturik. Hura espedientean ageri da eta erreproduzitutzat jotzen da hemen.
Bigarrena.–Udalaren balorazio txostena berrikusteko proiektua, Udalak prestatu duena, jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaraturik, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat.
Hirugarrena.–Alkate jaunari ahalmena ematea erabaki hau betetzeko behar diren egintzak eta tramite guztiak gauzatzeko.”
Untzuen, 2015eko martxoaren 12an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.
Iragarkiaren kodea: L1504061