60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2014ko urriaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 43. artikuluaren aldaketa, eremu publikoan aparkatzeko toki erreserbatuei dagokienez.

Aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia entitatearen iragarki oholean jarri zen ikusgai, baita 2014ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ere, azaroaren 21ean. Jendaurrean egoteko epea buruturik, horren gaineko alegazioa aurkeztu zen, baita hura ezetsi ere 2015eko otsailaren 27ko osoko bilkura arruntean, eta, aldiz, delako aldaketa behin betiko onetsi, hurrengo eranskinean gehitzen den testuari jarraikiz.

ERANSKINA

1.–Ezestea Javier Petreñasek Petreñas, S.L.ren izenean aurkeztutako alegazioak, xedapen zatiaren zuzenbideko lehen oinarrian arrazoitzen den gisara, eta, beraz, ibilgailuak alokatzeko enpresak ez sartzea eremu publikoaren aparkaleku esklusiborako erreserbetan.

2.–Behin betiko onestea Tuterako Udalaren Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 43. artikuluaren aldaketa, ondoko idazketarekin:

“Aparkatzeko gune erreserbatuetan eta aparkatzeko debekua dutenetan jabari publikoko ondasunen erabilera komun berezia dago. Zein ibilgailuk aparka dezaketen arautuko da edo ibilgailuendako erreserba librearen helburua; orobat, zein ordu-tartetarako den.”

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea onetsitako testuaren iragarkia, orok jakin dezan eta ondorio juridikoak izan ditzan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1504030