60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udalaren kirol jardueren tarifak. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol jardueren tarifen sorrera. Horiek 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasak behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tasa hauek onetsi dira Udalaren kirol jardueretarako:

–Kirol aurrea: 5 euro hilean.

–Askotariko kirola: 5 euro hilean.

–Mantentze fisikoa: 10 euro hilean.

Sartagudan, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1503986