2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea
San Adriango Udaleko Alkatetzak, urtarrilaren 15eko 2/2015 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen San Adriango Udala FACE plataformari atxikitzea, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Estatuko Administrazio Publikoen Idazkaritzako Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra izan dadin, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean aurreikusi bezala.
San Adrianen, 2015eko martxoaren 12an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1504048