60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lanpostuen zerrendaren aldaketa, artxiboko erdi mailako teknikariaren lanpostu bat sortzeagatik

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko martxoaren 11n, honako erabaki hau hartu zuen:

“Bere X. tituluaren barnean, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127.1.h) artikuluak, biztanleria handia duten udalerrien antolaketaren araubidea jorratzerakoan, xedatzen du Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiola, bertzeak bertze, honako hauek onestea: lanpostuen zerrenda; langileen ordainsariak, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuarekin bat datozenak; eta behin-behineko.

Langileen kopurua eta araubide, baita bertze organoren bati egotzi gabeko.

Gainerako erabakiak langileei buruzko gaietan.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko azaroaren 11n hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Iruñeko Udaleko lanpostuen zerrenda.

Udal Agiritegiak aditzera eman du erdi mailako teknikari baten lanpostua bete beharra, bere zaintzapean dauden argazki bilduma eta funtsen arreta teknikorako; haren galdea Negoziazio Mahaira etorri zen, 2015eko martxoaren 4an egin zuen bilkuran.

Hori ikusirik, erabaki da aldaketa egitea Iruñeko Udaleko lanpostuen zerrendan, artxiboko erdi mailako teknikariaren lanpostu bat sortuz; funtzionarioen araubidekoa izanen da, eta B mailakoa, %6,73ko lanpostuko osagarriaz hornitua eta lanpostuen zerrendan 208700-1 zenbakia izanen duena. Hura betetzeko, beharrezkoa izanen da titulazio hauetariko bat izatea: unibertsitateko graduduna, unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa.”

Iruñean, 2015eko martxoaren 10ean.–Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L1504044