2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2015eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia 2015eko 17 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, 15 egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez denez alegaziorik bat ere aurkeztu ezta jaso ere, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluaren edukiaren arabera.
Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 44.633,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 38.150,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 00,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 76.846,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.500,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 62.050,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 00,00 euro.
Gastuak, guztira: 223.179,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 81.666,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 12.600,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 580,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 95.275,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 1.600,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 1.200,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 30.258,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 223.179,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Erripan, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1504018