60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak, 2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak.
Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, ondotik ematen diren karga-tasak erabaki zituen, 2015eko ekitaldian indarra izanen zuten tasa, prezio publiko eta udal zergei dagokienez.

Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan egin aldaketaren hasierako onespena behin betiko bihurtu da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak,
2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak

Zergak

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,19.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatuko dira:

  • Batetik bortz urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hamabortz urtera arteko aldia: 2,1.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,1.

–%16ko karga-tasa ezarri da, urteko.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga tasa, 1. urterako: %0,10.

–Karga tasa, 2. urterako: %0,50.

–Karga-tasa 3. eta hurrengo urteetarako: %1.

Aldaketa honek 2015eko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu bertze aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Erripan, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1504017