60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

UC-1eko 2. poligonoko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetza honek aurtengo martxoaren hamaikan eman ebazpenaren bidez, Udalak hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlan bat, Itziar Labiano Santaciliak prestatua, 2. poligonoko jatorrizko 95. lurzatitik banandutako zatirako, UC-1 hiri lurzoru finkatuetako eremuan. Espedientea jendaurrean dago Udal Idazkaritzan eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2015eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús María Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1504015