2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Urez hornitzeko sarea industrialderako lotunean handitzeko proiektua. Nahitaezko desjabetzearen espedientea abiatzea
Martzillako Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Urez hornitzeko sarea Martzillako industrialderako lotunean handitzeko proiektua (hodi lurperatua, Martzilla-Funes NA-6630 errepidearen paraleloan), baita hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda ere, I. eranskinean sartu baita.
Bigarrena.–Proiektuan jasotako obren onura publikoa onartu eta deklaratzea, horrek berarekin dakarrela haren onespena, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluarekin bat. Orobat, desjabetze espedientea abiatzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabortz egunez, Martzillako Udalaren iragarki oholetan paratuz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkez ditzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin diezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari formazko edo edukizko arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.
Laugarrena.–Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, onartzea edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela, bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.
TITULARRA | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Okupazioa Behin betikoa (m²) | Zortasuna | Aldi baterako okupazio (m²) | | | Lur mota |
(ml) | (m²) |
Díaz Naturana, Miguel Angel | 0 | 47 | 141 | 470 | 5 | 290 | Larrea |
Lasheras Zuazu, M.ª Sagrario | 0 | 40 | 120 | 400 | 5 | 161 | Larrea |
Garrido López, Carmen | 0 | 47 | 141 | 470 | 5 | 162 | Larrea |
Villanueva Boneta, Miguel | 0 | 64 | 192 | 640 | 5 | 163 | Larrea |
Landa Boneta, M.ª Begoña | 0 | 52 | 156 | 520 | 5 | 165 | Larrea |
Martzillan, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1503996