60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Oihan enkantea

Ledeako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:

Lote bakarra.–Cerro Santa Cruz alderdian, 69.649 larizio pinu, 5.438 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 54.380,00 euro, gehi BEZa.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Ledeako Udaletxean.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ledeako Udalean, 2015eko apirilaren 8ko eguerdiko 13:00ak arte.

Proposamenak noiz irekiko diren: 2015eko apirilaren 8an, 13:30ean.

Ledean, 2015eko martxoaren 17an.–Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1504323