60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

2015eko martxoaren 20an Lesakako Udalak eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki da, bertzeak bertze:

1. Behin betiko onespena ematea Miguel María Echegaray Agara jaunak sustatu duen xehetasun azterlanari. Dokumentua Marta Alvarez, Iñigo García, Jon Muniategiandikoetxea, Javier Ubillos eta Tomas Valenciano arkitektoek idatzi dute (Vaumn arkitektoak). Horren xedea da Antoiu kaleko 22 zenbakiko eraikinaren lehenbiziko solairuko terrazan itxitura bat egitea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2015eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1504661