2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, 2015. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez. Baita Musika Eskolakoak ere, ekitaldi berekoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxarri Aranatzen, 2015eko martxoaren 23an.–Jarduneko alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1504337