2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESLABA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Eslabako Udalak, 2015eko martxoaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aho batez 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Eslaban, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Félix María Bariain Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1504012