60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

GKEendako diru-laguntzen 2015eko deialdia

Berriobeitiko Udalak, 2015eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, Diru-laguntzen gaineko ordenantza orokorraren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoarekin bat, eta GKEendako udal diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 4. artikuluarekin bat, deialdia onetsi zuen, GKEendako diru-laguntzak emateko oinarritzat hartuko diren baldintzak ezarri dituena.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Interesa duten erakundeek eskabidea bete behar dute, deialdi honi erantsitako eredu normalizatuan, eta haren legezko ordezkariak sinatu behar du.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Ordenantza honen 3. eta 5. oinarrietan aipatutako agiriak eta informazioak aurkeztuko dira eskabideekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Aurkeztutako eskaerak ez baditu betetzen ordenantzan ezarritako betekizunak eta horrekin batera ez badira aurkeztu ordenantzan ezarritako agiriak, erakunde interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskaerak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkez daitezke.

ESKAERA-ESKABIDEA

Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak aitzinera eramateko diru-laguntzen urteko deialdi publikoa

Izena: ............................. , NAN zk.: .............., herria: ........................., karrika: .........................., P.K.: ........................, telefono zk.: ........................ entitateko legezko ordezkaria den aldetik, IFK: .........................................., egoitza sozialaren herria: .............................., karrika: ................................. P.K.: .............., telefonoa: .............., helbide elektronikoa: .......................

ADIERAZTEN DUT:

–Nik ordezkatzen dudan GGKEk edo erakundeak biltzen dituela “Garapen bidean dauden herriekiko lankidetza proiektuak” egiteko diru-laguntzen urteko ordenantza publikoko oinarrietan eskatzen diren baldintzak.

–Nik ordezkatzen dudan erakundeak ez duela kontratatzeko inolako debekurik.

Horregatik,

ESKATZEN DUT:

Diru-laguntza emateko proiektu honetarako:

1. Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta haiek egiazkoak direla aditzera ematen dut.

……..………….(e)n, 2015eko …………….aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Erantsitako agiriak:

Berriobeitin, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1504036