2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2015eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Kultura, hezkuntza, kirol, gazteria, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako ematen diren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kultura, hezkuntza, kirol, gazteria, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako ematen diren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1504035