60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2015eko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2015eko apirilaren 7an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2015. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Jakinarazpenak interesdunen helbide fiskaletan banatu dira, eta ordainagiri helbideratuen ordainketa modu automatikoan eginen da, apirilaren 7an, zergadunek jakitera emandako kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixa Bank-Nafarroako Kutxaren, Rural Kutxaren eta Banco Santander-Banestoren edozein bulegotan ordaintzen ahalko dira, egun hori baino lehen, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Borondatez ordaintzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Berbintzanan, 2015eko martxoaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1504047