2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Artaxoako Udalak, 2015eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura hastea, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2015eko martxoaren 9an.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1504009