60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Bake epaile titularraren hautaketa

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko deialdia egiten da. Eskaerak Udalaren bulegoetan aurkezteko, interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Artzibarren, 2015eko martxoaren 11n.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1504029