1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Informazio publikoaren iragarkia.
Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Dionisio Ruiz SLk sustatua.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedienteak daraman dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente kodea: 0001-0038-2015-000008.
Instalazioa: hondakin ez-arriskutsuen zabortegia.
Titularra: Dionisio Ruiz, S.L.
Tokia: Las Carrascas alderdia, 16. pol., 241. eta 242. lurzatiak.
Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30 I ardatza, X: 557.930,000 eta Y: 4.702.453,000.
Udalerria: Viana.
Proiektua: hondakinen zabortegia (handitzea).
Iruñean, 2015eko martxoaren 2an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1503287