60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko.

Ezkirozko jurisdikzioan, Galarko udal mugapean, Noain-Ezkirozko industrialdeko G kaleko S-Pko lurraldea zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeari dagokionez (2014ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdunei zuzeneko esleipena 2015eko apirilaren 1ean eginen dela, 09:00etan, 50.000,00 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 31ko hamalau eta erdietan bukatuko da.

Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.

Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da, hau da, 10.000,00 eurokoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 42 77 70, posta elektronikoa: recejecu@navarra.es).

Iruñean, 2015eko martxoaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1504423