60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean jartzea.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluko hirugarren lerroaldean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da, orok jakin dezan, zergadunen Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren Erregistroa, 2015eko urtarrilaren 1ekoa, zergaren ordainarazpena egitea dagokien udaletan jendaurrean jarriko dela 2015eko apirilaren 1etik 15era, biak barne.

Iruñean, 2015eko martxoaren 16an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Raúl Goñi Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1504249