60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45E/2015 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Andosillan kartoia, plastikoa, metala eta zura birziklatu eta bereizteko proiektuari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea erabakitzen duena. Transportes Rinacon 2009 SL da sustatzailea.

2015eko urtarrilaren 29an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Proiektatutako jardueraren helburu nagusia da Andosillako industrialdeko hiri lurzoruan dauden bi nabe egokitzea, herri horretako katastroaren 5. poligonoko 1100. eta 1112. lurzatietan (industrialdeko 2. sektoreko 2. lurzatia), bertan plastikoa, metalak, kartoia eta zura bildu, bereizi eta birziklatzeko sistema eta zerbitzu bat jartzeko.

Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina, aipatutako foru dekretuaren 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago zuzenketa neurri handiak behar dituen ingurumen inpaktu nabarmenik.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina azterturik, espedienteko txostenak ikusita, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Andosillan kartoia, plastikoa, metala eta zura birziklatu eta bereizteko proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Sustatzailea Transportes Rinacon 2009 SL da, eta proiektua, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinean sartuta dago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko otsailaren 6an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1502976