1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
10/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2015eko ur hornidurarako tarifak onesten dituena.
Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur hornidurarako 2015eko tarifak onesteko eskaera aurkeztu du, izan ere zerbitzu hori honako arau honetan sailkaturik baitago: Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskina (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak). (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.
20125eko urtarrilaren 14an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur hornidurarako 2015eko tarifa hauek onestea:
A) Hornidurarako kuota finkoa: instalatutako kontagailuaren diametroaren arabera.
KONTAGAILUAREN DIAMETROA (m/m) | HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak) |
13 | 9,77 |
15 | 9,77 |
20 | 20,81 |
25 | 31,26 |
30 | 43,77 |
40 | 75,13 |
50 | 195,40 |
65 | 488,50 |
80 | 586,20 |
100 | 814,13 |
125 | 1.302,63 |
150 | 1.628,37 |
200 | 3.126, 40 |
250 | 3.256,63 |
300 | 5.047,87 |
B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.
Behe hornidura |
A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera | 0,3764 |
A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Industriari, merkataritzari, bulegoei, langelei, kirol instalazioei, obrei eta abarri aplikatzen zaie. | 0,6125 |
A-3 tarifa: hainbesteko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe | 0,6125 |
A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera | 0,6125 |
A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak. Honako hauek sartzen dira: ongintza zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskolako eta DBHko ikastetxeak eta unibertsitateak eta administrazio publikoko zentroak | 0,3764 |
A-9 tarifa: ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa | 0,3764 |
Goi hornidura |
B1 tarifa: uraren goi hornidura beste udalerri batzuei | 0,2974 |
C) Kuota finkoak, suteetako ur-hargune zigilatuengatik, dagokion hargune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.
KONTAGAILUAREN DIAMETROA (m/m) | HIRUHILEKOKO KUOTA (euroak) |
25 | 6,25 |
30 | 8,75 |
40 | 15,03 |
50 | 39,08 |
65 | 97,70 |
80 | 117,24 |
100 | 162,83 |
125 | 260,53 |
150 | 325,67 |
200 | 625,28 |
250 | 651,33 |
300 | 1.009,57 |
2.–Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.
3.–2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra tarifek.
4.–Ebazpen hau igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
5.–Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroan egoitza duten “Irache” Kontsumitzaileen Elkarteari (Navas de Tolosa, 19, 1.a eskuina, 31002, Iruña), “Santa María la Real” Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteari (Estafeta, 23, 1.a, 31001 Iruña), eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
6.–Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea (Geltokiko aldape, 2, behea, 31500, Tutera), eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 21ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.
Iragarkiaren kodea: F1503001