60. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

7/2015 FORU LEGEA, martxoaren 18koa, zeinaren bidez ematen baita 5.498.455 euroko kreditu berezi bat, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzutekoa, bai eta 2.460.871 euroko kreditu-gehikuntza bat ere

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ EMATEN BAITA 5.498.455 EUROKO KREDITU BEREZI BAT, EKONOMIA SUSPERTU ETA ENPLEGUA SORTZEKO AKORDIOAREN NAHIZ ELKARRIZKETA SOZIALERAKO KONTSEILUAREN FINANTZA-BEHARRIZANEI 2015EAN ZEHAR ERANTZUTEKOA, BAI ETA 2.460.871 EUROKO KREDITU-GEHIKUNTZA BAT ERE.

ZIOEN AZALPENA

Solaskide sozialekin mintzatzeko bidea izatea da Europako gizarte ereduaren zutabeetako bat. Eta eredu horrek erro sendoak ditu Europar Batasuna eratzeko Tratatuan. Era berean, Europako Erregioen Batzordeak behin baino gehiagotan nabarmendu du Europako Enplegurako Estrategian ezarritako helburuak lortzeko, kontuan hartu beharko dela tokian tokiko ikuspegia, eta erregio mailako enteei euren lehentasunak ezartzeko behar adinako malgutasuna eskaini beharko zaiela.

Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak eta Langileen Estatutuak “ordezkaritasun handieneko” izaeraren aitorpena arautu dute, bai eta izaera hori sindikatu- eta enpresaburu-erakunde jakin batzuei aplikatzeko modua ere, erakundeon ezarpenaren norainokoaren arabera, eta horren baitan kualifikatuz administrazio publikoekin duten harremanerako. “Ordezkaritasun handiena” irizpide gisa erabiltzea Konstituzio Auzitegiaren doktrinak berretsi eta zedarritu du.

Itun sozialak, azken bi hamarkadetan, emaitza garrantzitsuak eman ditu Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialerako. Une honetan beharrezkoa da prozedurak berriro egokitzea, enpresen, langileen eta, oro har, gizartearen premia eta eskaera berriei moldatzeko. Horregatik, 2013ko irailean, Nafarroako Gobernuak Elkarrizketa eta Itun Sozialerako Mahai Iraunkorra eratu zuen. Mahai hori kontsultarako organo bat da, zeinaren helburu nagusiak baitira ekonomiaren nahiz lanaren arloko eta arlo sozialeko analisia, gogoeta, negoziazioa eta ituna.

2014ko urriaren 3an, Nafarroako Gobernuak eta ordezkaritasun handiena duten eragile sozialek Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioa izenpetu zuten, ekonomia sustatzeko, industria ehuna sendotzeko, enplegu politikei norabide berria emateko eta elkarrizketa soziala finkatzeko.

Nafarroako Parlamentuak, bere aldetik, azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legea onetsi zuen, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eratzen duena, ordezkaritasun handiena duten eragile ekonomiko, sozialen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bilgune, parte-hartze eta negoziazio instituzionalerako organo goren gisa. Haren eskumenenetan nabarmenenak hauexek dira: langile eta enpresaburu guztiei dagozkien interes orokor, komun, sektorial eta sektoreartekoak sustatu eta defendatzea; bereziki, arlo ekonomikoko, arlo sozialeko, lanaren arloko eta gizartearen bizi-kalitatean eragina duten interes orokorreko arlo guztietako gaien negoziaketari eta ituntzeari dagokienez. Azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legearen 16. artikuluan xedatutakoari erantzuteko, Kontseilua eratzeko bileran erabaki zen, besteak beste, aurrekontuaz janztea Ekonomia Suspertzeko eta Enplegua Sortzeko Akordioa eta Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua; horretarako, nahitaezkoa da aurrekontuan aldaketa egin eta onestea, hemen zehazten dena.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautuko dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira.

Esandako guztiagatik, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da kreditu berezi bat eman dadin onestea, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzuteko.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

1. 5.498.455 euroko kreditu berezia ematea onesten da, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzuteko.

2. Kreditu horren zenbatekoa honako kontu-sail hauei aplikatuko zaie:

–170002-15200-4819-242109, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN, UGT eta CCOO erakundeekin, enplegu aukeretarako ibilbideen programetarako” izenekoa; 2.592.805 euroko zenbatekoa.

–170002-15200-4819-242107, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN, UGT eta CCOO erakundeekin, kualifikazio ibilbideen programetarako” izenekoa; 1.500.000 euroko zenbatekoa.

–170002-15200-4819-242108, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN erakundearekin prestakuntza dualeko programetarako” izenekoa; 73.650 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241113, “Enplegu Plana. Hitzarmena UGT eta CCOO erakundeekin enplegu programa integralak egiteko” izenekoa; 300.000 euroko zenbatekoa.

–1700002-15200-4819-242105, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN erakundearekin zuzendaritzako kideen prestakuntza programetarako eta jarduketak egiteko familia enpresetan” izenekoa; 32.000 euroko zenbatekoa.

–190000-19100-4819494109, “Enplegu Plana. Hitzarmena UGT eta CCOO erakundeekin, erantzukizun soziala garatzeko programetarako” izenekoa; 100.000 euroko zenbatekoa.

–190000-19100-4819-494110, “Enplegu Plana. Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izenekoa; 900.000 euroko zenbatekoa.

3. Aipatutako kreditu berezia 2015erako luzatutako 2012ko aurrekontuko kontu-sail hauetan erabilgarri dagoen kredituarekin finantzatuko da:

–170000-15000-2276-241100, “Enplegu Plana. Giza talde jakin batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programak” izenekoa; 165.000 euroko zenbatekoa.

–170000-15000-2276-241300, “Informazio, komunikazio eta bestelakoetarako laguntza teknikoa” izenekoa; 43.604 euroko zenbatekoa.

–170000-15000-4819-241115, “Enplegu Plana. Giza talde jakin batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programak” izenekoa; 677.224 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-2269-241300, “Enplegu Plana. Europar Batasuneko funtsekin kofinantzaturiko programetan parte hartzeagatiko gastuak” izenekoa; 24.990 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241103, “Enplegu Plana. Hitzarmena UGT eta CCOO erakundeekin etorkinen prestakuntza eta laneratze ekintzetarako” izenekoa; 191.928 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241109, “Enplegu Plana. Hitzarmena UAGN, UGT eta CCOO erakundeekin nekazaritza arloko enplegu programetarako” izenekoa; 246.544 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241110, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN, UGT eta CCOO erakundeekin egonkortasun programak egiteko, deklaratu gabeko enplegua arautzekoak, eta autonomo eta ekintzaileen gaiak” izenekoa; 276.682 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241112, “Enplegu Plana. Hitzarmena UGT eta CCOO erakundeekin etorkinen prestakuntza eta laneratze ekintzetarako” izenekoa; 48.803 euroko zenbatekoa.

–170001-15100-4819-241302, “Enplegu Plana. Hitzarmena CEN erakundearekin berdintasun, bateratze eta emakumeen enplegu programak egiteko” izenekoa; 138.795 euroko zenbatekoa.

–170002-15200-2269-242102, “Enplegu Plana. Energia Berriztagarrien Prestakuntzarako Erreferentzia Nazionaleko Ikastetxearen funtzionamendu gastuak” izenekoa; 160.000 euroko zenbatekoa.

–1700002-15200-2276-242100, “Laneko esperientziaz lortutako gaitasunak egiaztatzeko prozedurak garatzea” izenekoa; 200.000 euroko zenbatekoa.

–1700002-15200-4819-242100, “Enplegu Plana. Hitzarmena INAFRErekin enplegurako prestakuntza ekinbide eta ekintzetarako” izenekoa; 63.960 euroko zenbatekoa.

–170002-15200-4819-242104, “Enplegu Plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batez ere lana dutenentzat, eta enplegua sustatzen duten beste batzuk” izenekoa; 1.062.580 euroko zenbatekoa.

–170002-15200-4709-242102, “Enplegu Plana. Langileen enplegurako prestakuntza ekintzak” izenekoa; 1.714.395 euroko zenbatekoa.

–170000-15300-2276-241300, “Enplegu Plana. Laguntza teknikoa” izenekoa; 130.000 euroko zenbatekoa.

–170000-15300-4819-241300, “Enplegu Plana. Hitzarmena INAFRErekin INAFREren Enplegu Behatokirako” izenekoa; 275.000 euroko zenbatekoa. 275.000 euro.

–170003-15400-4819-241100, “Enplegu Plana. Hitzarmena UGT eta CCOO erakundeekin laneratzeko orientazio ekintzak egiteko” izenekoa; 78.950 euroko zenbatekoa.

2. artikulua. Kreditu-gehikuntza.

1. 2.460.871 euroko kreditu-gehikuntza ematea onesten da, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzuteko.

2. Kreditu-gehikuntza horren zenbatekoa 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuko 18001-18210-7309-467300 kontusailari aplikatuko zaio, zeinaren izena baita “Zentro Teknologikoetarako ekarpenak: CENER-CIEMAT Fundazioarentzako funts-ekarpena, maileguak amortizatzekoa.

3. Kreditu-gehikuntza horren finantzaketa 2015era luzatutako 2012ko aurrekontuaren “luzapeneko funtsa” izeneko 110000-11000-5000-923400 kontusailean dagoen kredituaren kargura eginen da.

3. artikulua. Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eratzen duen azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legearen 16. artikulua aldatzen da.

Honela geldituko da 16. artikuluaren testua:

“16. artikulua. Sustapena eta finantzaketa.

1. Foru lege honek araututako parte-hartze instituzionala sustatu eta konpentsatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak urtero kontusail bat jarriko du ordezkaritasun handieneko sindikatu- eta enpresaburu-erakundeentzat, loturarik gabekoa erakunde horiei, esparru ekonomiko eta sozialeko interes orokorreko erakunde gisa, beren jarduera sustatzeko ematen zaizkien diru-laguntzekin. Nafarroako Gobernuak, urteko ekitaldi bakoitzaren lehen hiruhilekoan, ordezkaritasun handieneko sindikatu- eta enpresaburu-erakundeei diru-kantitate bana eta berdina helaraziko die, beraien parte-hartze instituzionalarengatik eta Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluan parte hartzeagatik.

2. Doakotzat jotzen da sindikatu- eta enpresaburu-erakundeen ordezkariek organo instituzionaletan izanen duten presentzia; hori dela eta, ez dute jasoko bertaratzeagatiko nahiz gastu-konpentsaziorako inongo kalte-ordainik.

3. Helarazitako diru-kantitatearen zenbatekoa kontsumoko prezioen indizea (KPIa) bezala aldatuko da urtero, muga gisa erkidegoko aurrekontuaren hazkundea izanik”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2015eko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1504535