6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERA
Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da.
Jabea: C.A. Benaouf Auto. Matríkula: AD-445-WS. Abandonatuta dagoen lekua: N121A errepidea, p.k. 65,500.
Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean abandonatuta dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen da.
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Beran, 2015eko martxoaren 5ean.–Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1503902