4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA
1015/2013 Gizarte Segurantza. Ediktua
Pablo Santamaría Moreno jauna, Zaragozako Lan arloko 7. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Fraternidad Muprespak eskaturik, Gizarte Segurantza dela-eta, Encofrados Joferal SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den Gizarte Segurantzako 0001015/2013 prozeduran epaia eman da, eta haren edukia, osorik, alderdien eskura dago epaitegi honetako Idazkaritzan. Epaiaren aurka erregutze errekurtsoa jar daiteke, jakinarazi eta bost eguneko epean, legelariak sinatutako idazkiaren bidez edo epaitegi honetan agertuz.
Eta Encofrados Joferal SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Zaragozan, 2015eko otsailaren 12an.–Idazkari judiziala, Pablo Santamaría Moreno.
Iragarkiaren kodea: J1502873