57. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 31/2015 jabari espedientea

Miriam Pelet Lagraba andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 31/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finken deskribapena:

Lehen finka.–Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1346 zenbakiarekin, 233. liburukian, 15. liburuan, 209. orrian. Indufir 31018000972043. Honela deskribatuta dago:

Erditze etxola eta lastategiak Buñuelgo herrian eta hilerri zaharraren orube hutsean. Mugak: eskuinaldean Manuel Sierra jauna; ezkerraldean, Pablo José Oliver jauna; eta atzealdean Pedro Felipe y Muñoz jauna.

Bigarren finka.–Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1347 zenbakiarekin, 233. liburukian, 15. liburuan, 212. orrian. Indufir 31018000942480. Honela deskribatuta dago:

Buñuelgo herriaren irteeran dagoen orube huts bat, hilerri zaharra izan zena. Mugak: iparraldean Pelagia Bea andrearen etxaldea; hegoaldean hilerriaren beraren zati bat; ekialdean Anselmo Urbiola jaunaren beste bat; eta ekialdean bidea.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2015eko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1503051