4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 851/2013 familia-prozedura
Iruñean, 2015eko otsailaren 24an.
Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan neurriak aldatzearen gaineko 851/2013 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Héctor Hernández Pool jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko otsailaren 24an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1503031