4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 811/2014 hitzezko judizioa
Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.
Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 811/2014 hitzezko judizioa tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Mariano Renuncio Ortega jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2015eko otsailaren 23an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1503088