4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
720/2014 jabari espedientea
Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jauna, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Azko Nobel Pulp And Perfomance Chemicals SAk eskaturik, epaitegi honetan jabari espedientearen (inmatrikulazioaren) gaineko 0000720/2014 prozedura bideratzen ari da, finka hau zuzentzeko:
Landa finka, Lizarrako katastroko 5. poligonoko 589. lurzatia, 6.634,46 m²-koa. Mugak: iparraldean 1018. eta 1019. lurzatiak, hegoaldean 584. lurzatia, ekialdean finka propioa, eta mendebaldean 1006., 1004., 590. eta 588. lurzatiak.
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona ezezagunei dei egiten zaie, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Lizarran, 2015eko otsailaren 20an.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.
Iragarkiaren kodea: J1502848